Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen.  2. mintegia

Partaidetza: Herritarren Mahaiak

Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen. 2. mintegia

Ordutegia eta data:
2018/02/23 16:00
Tokia:
Europa Biltzar Jauregia. Vitoria- Gasteiz

2018ko azaroan burutuko den Eusko Ikaskuntzaren Mendeurren eta XVIII. Kongresuaren baitan egituratu den e5 egitasmoaren bigarren mintegia otsailaren 23an izango da Gasteizen.

Mintegi honetan euskaraz garatu nahi duen komunitatearen ametsak irudikatzen hasiko gara. Eta 2018ko ekainean egingo dugun hirugarren mintegian, eraikitzen ditugun eszenario horietara heltzeko bide-orriaren arkitektura landuko ditugu. Arkieta parte-hartzaile honen ekarpen anitzak, urriak 19an Gasteizen izango dugun kongresuan aurkeztuko ditugu. Prozesu kolaboratzaile honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Otsailak 23ko mintegiaren egitaraua:

15:30-16:00  Harrera 
16:00-16:15  Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua
16:15-16:30  e5 egitasmoaren azalpena
16:30-18:45  Etorkizuneko Eszenarioen sorkuntza tailerra
18:45-19:00  Itxiera

Mintegian parte hartu nahi baduzu, osatu izen-emate orria!

e5 egitasmoaren helburu eta prozesua ezagutzeko azalpenak hemen eskura dituzu; eta gaian sakontzeko Euskonews aldizkariaren 725. zenbakian argitaratutako artikulu eta solasaldiak irakurtzea gomendatzen dizugu.

Zabaldu zure inguruan interesagarria iruditzen bazaizu!