Uso de tecnología de información para el diseño de estrategias de marketing

Eusko Ikaskuntzaren XIV. Kongresua: Donostia 1997. Informazioaren gizartea

Grande, Ildefonso

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-62-6

pdf jaitsi

Laburpena

Baliabide elektroniko eta informatikoak aplikatzeak benetako iraultza ekarri du enpresen gestioaren alorrera. Txosten honek datu baseak, informatika sareak eta marketing informaziorako sistemak ukitzen ditu, ez ikuspegi teoriko batetik, baizik eta ikuspegi metodologikotik, haien diseinu, erabilgarritasun eta aplikazioei ekiten zaiela. Elkarteak datu-baseen teknologiak gero eta gehiago garatzera behartzen dituzten arrazoiak azaltzen dira txosten honetan: hazkundea, merkatuen konplexutasuna, kontsumitzaileen heterogenotasuna eta produktu-merkatu konbinazio anitzak, haietariko batzuk besterik ez dira. Zenbait aldagai -makroingurunea, mikroingurunea eta erakundeen komunikazio fluxua- ezagutzeko SIM direlakoak sortu dira. Informatika sareak funtsezko lanabesa dira zerbitzuak emateko prozesuaren kalitatea hobetzeko, SERVQUAL ereduak eta ondoko aldaketek proposatzen dutenez.
Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua