Eusko Ikaskuntza irrati publikoetan

Berri korporatiboak

2018/01/25

Eusko Ikaskuntza irrati publikoetan

Eusko Ikaskuntzak 45 saio egin ditu 2017an zehar EiTBko irrati publikoetan (Euskadi Irratian eta Radio Euskadin), gai ugari jorratuz.

Zientzia, kultura eta gizarte gaiak landu dira Aitziber Salinasen gidaritzapean, larunbatetan, Euskadi Irratian. Honela, asteburuko magazinean -Amarauna- 10 saio egin dira guztira. Irrati publikoko leiho honetan inmunitatea eta faktore psikologikoei buruzko azterketak, burdinaren historia, Aita Donostia, Sho Hagio Eusko Ikaskuntzako bazkide japoniarra, euskararen erabilera, erresistentzia baketsua eta ekonomia feminista izan dira protagonista, besteak beste. Urte amaieran, Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenerako erakundeak antolatuta dituenei buruz aritu ziren Salinas eta mendeurreneko lehendakari Xabier Alkorta. 2018ko saioetan ere mendeurrenak toki berezia hartuko du, noski. Gainera, aurrerago zehaztuko diren nobedadeen berri emango da Euskadi Irratiko emankizunetan. 

Radio Euskadin 35 saio egin dira, ‘Iflandia’ eta ‘La mecánica del caracol’ programetan tartekatuta, guztira hamaika irrati ordu. Juan Agirre bazkideak prestatu ditu gidoiak eta, gainera, Eusko Ikaskuntzaren jarduera nagusien berri eman du.

Programa guztiak webgunean aurki daitezke.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp